PRODUKTUAK
BOZETOAK
NORTZUK GARA?
Sorkuntza eta diseinu grafikoko 4 ikasle gara: Laiene Pagazaurtundua, Anne Fernandez, Julene Grande eta Elene Etxebarria.
Web-gune hau Bilboko Let´s Cerealeko dendaren diseinu korporatibo berriaren “katalogo” txiki bat da. Katalogo hontan diseinatutako lanak aurki ditzazkezu; kamisetetatik hasita, sudaderak, oihalezko poltsak, txartelak... eta tazetako diseinuak daude.
Proiektuaren informazioa…

“Let’s Cereal” gazte batzuek duten zereal denda bat da, LEINN gradua egiten ari diren gazte batzuena, hain zuzen. Hauek, beraien arropa marka propioa egin nahi zutela jabetu ginenean, lan hau burutzeko aukera bikaina zela pentsatu genuen.

Nahiko proiektu potoloa zenez, lau pertsonen artean lan polita geldituko zelakoan hartu genuen taldean egitearen erabakia; izan ere, arropa marka baino haratago joatea bururatu zitzaigun, dendaren irudi korporatibo berria garatzearen erronka jarriz.

Gainera, gaian adituak direnekin aritzeko aukera paregabetzat jo genuen proiektu hau. Eta, bide batez, klasean ikusitako bezero-diseinatzaile harremana praktikan jartzea interesgarria izango zela iruditu zitzaigun.
Dendari buruz…
LEINN-eko ikasleek San Frantziskora egin zuten bidaietik ateratako ideia bat izan da lokal honen sorreraren arrazoia. Bertan, amerikar giroan sartzeko, hainbat motatako zerealak probatzeko aukera ematen dute, esne edota kafearekin lagunduta.

Lokala/negozioa, esan dugun moduan, LEINN-eko 3 ikasleen ardurapean dago.

Proiektuaren sustraia…
Urriak 17an heldu zitzaigun proposamen hau. LEINN graduko ikasleek Let`s Cereal taberna sortu zuten orain dela bi urte San Franciscora egindako bidaia egin ondoren. Bi urteko arrakasta ikusita, berritzeko asmoz, arropa marka bat sortu nahi izan dute eta ideia gure eskuetara heldu zenean onartu genuen.
Egunerokotasunean erabiltzeko arropa nahi zutela azaldu ziguten, propaganda arroparen ideia guztiz baztertuz.
Lan hau burutzen hasi ginenean, pausu bat haratago joatea erabaki genuen, honela, proiektu interesgarri eta handi bat egiteko. Dendaren identitate bisuala aldatzea erabaki genuen, arropa marka egiteaz aparte. Tazak, tarjetak, boltsak, logoa, packaging, langileentzako uniformea, bandejako papelak eta arropa marka (Kamisetak, jertseak, zapiak, galtzerdiak, etiketak).
Hiru astetan guztia egitea ia ezinezkoa zela pentsatu genuen, beraz, arropa markari eman genion garrantzi gehiena klaseko lanaren aurkezpena egiteko. Klasez kanpo aurrera jarraituko zuen proiektua zenez, pentsatutako guztia burutzeko aukera izango genuen.
Hasiera batetik, lan hau aurrera ateratzeko, egutegi edo organizazio jakin bat izan behar genuela bagenekien. Honetarako, kurtso hasieran egin genuen proiektuen planteamendua jarraitu dugu. Bozetoak, digitalizazioa, bezeroekin elkarrizketak eta bozetuen aukeraketa finala.
INFORMAZIO GEHIAGO
Informazio gehiago: letscereal@gmail.com